Museo inklusiboak

Museo inklusiboen webgunea prestakuntza-pilula bat da, museoen eta erakusketen arduradunak beren kabuz prestatu ahal izatea bilatzen duena, beren erakundeak eta proiektuak pertsona guztientzat eskuragarriagoak izan daitezen. Pilula hau ezintasunen bat duten pertsonen erakundeetan jarduerak antolatzen dituzten pertsonei ere zuzenduta dago, kudeaketa eta inklusioa errazteko asmoz.

Pilula osoa egiteko, gutxi gorabehera 2 orduko dedikazioa behar da. Galdera-sortetan, azalpenak erantzun zuzenak ematean agertzen dira. Saiakera mugagabeak dituzu hauek osatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektua da hau, APTESek (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea) sustatua eta Asmoz-ek garatua.

Edukiak Calícrates-ek idatziak dira eta ilustrazioak Irati Fernándezek egin ditu.

Informazio gehiagorako eta harremanetarako: asmoz@asmoz.org